2019-2020rako jarduerak eskatzeko epea

Lan haundia izan dugu azken urteotan Redin-Cruzat aintzinako jauregia Plazara! Gune Komunitario Soziokultural bihurtzeko, baina martxan da jadanik eta orain hasiko den ikasurte mardul eta partehartzailea lortu nahi dugu.

Horretarako, iraila osoan epea dugu irekita edonork (bai pertsona batek baita elkarteek ere, eta Alde Zaharrekoa edota Iruñekoa izanez) bere proiektua aurkezteko Gune Komunitario honetan osatzeko, jarduera iraunkorra izanez gero (kurtso edota urte osorako, hiruhilabeterako, etabar). Horrela, gela eta ordutegi ezberdinak bana ditzakegu modu eraginkorraz.

Jarduera puntualak eskatzeko, urte osoan irekita izango da epea, gelen erabilgarritasunen arabera.

Jarduerak edota bestelako proiektuak Plazara!n egin nahi badituzue, «eskaera fitxa» bete ezazue lehen bai lehen eta bidali helbide honetara eta zuekin harremanetan jarriko gara: plazara31@gmail.com

PLIM! Piztu zure burutazioa komunitate beratik sortutako proiektuan.

PLIM! Plazara! Gune Komunitario Soziokulturala argiz blai.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *