Lokala

ERAIKINAREN DESKRIBAPENA

Redin eta Cruzatarren jauregia,

Kale Nagusia 31

Eraikinaren kronologia

XVII. mendea: berriz eraikitzea. Redin eta Cruzatarren familiarena zen.

1983: aurri egoeran zegoela, Udalak erosi eta jarraian birgaitu zuen, Joaquín Maya Udaleko Musika Eskolaren egoitza izan zedin.

2009: eskola Aita Moret kalera lekualdatu zen. Harrezkero, eraikina hutsik dago eta ez du inolako erabilerarik. Horrek eraikinaren narriadura fisikoa ekarri du.

2016: oinarrizko kontserbazio-lanak egin ziren, batez ere estalkietan eta fatxadetan.

2017: gizarte eta kultur ekimeneko zentro komunitarioa izateko egin beharreko lanak. Eraldaketa honek aintzat hartuko ditu herritarrek prozesu partizipatiboan erabileren inguruan egindako ekarpenak, eta diseinua honako irizpide arkitektoniko hauetan oinarrituko da:

Gune berria diseinatzeko oinarrizko printzipioak

  • Funtzionaltasuna: erabilera praktikoa eta herritarren beharrei egokitua izatea.
  • Balioaniztasuna: erabilera anitzeko gunea izatea. Gune zabal eta argiak sortzea bilatuko da, erraz zatitzeko modukoak.
  • Irisgarritasuna: bermatzea oztopo arkitektonikoak kentzea, herritar guztiek erabili ahal izan dezaten eraikina.
  • Jasangarritasuna: aztarna ekologiko minimoa duen eraikina sustatzea, energia, ura, eta abarren kontsumoa gutxitzen eta CO2 isurketak txikiagotzen laguntzen duten sistemen bidez.

Eraikinaren deskribapen teknikoa

Eraikinaren azalera erabilgarria, guztira, 1.261,65 m² da, eta honela dago banatuta:

  • 463,30 m², beheko solairuan.
  • 457,96 m², lehen solairuan.
  • 260,13 m², bigarren solairuan.
  • 80,26 m², hirugarren solairuan.

Euren artean paraleloan eta kale Nagusiarekiko zut dauden karga-hormen bidez egina dago egitura, bi horma nagusi daude, eta beste bi horma bitarteko. Horma hauek gunea hiru hormartetan banatzen dute: erdikoa (8 metro zabal) eta alboetakoak (4 metro zabal ezkerrekoa, eta 5 metro zabal eskuinekoa). Erdiko hormartetik sabai-lehio zabal batek argiztatzen duen eskailera bat abiatzen da, lehen solairura iristeko. Eskuineko hormartean igogailu bat eta beste bi eskailera daude: horietako batetik, solairu guztietara hel daiteke, eta beste eskaileratik, lehen solairura baino ez.