ANTROPOLOGIA ETA KULTURA IJITOA

Martxoaren 21ean, Arakadia Antropologia Elkarteak, Nafarroako Gaz Kaló Ijito Elkarteen Federazioak eta Sos Arrazakeria Nafarroak antolatutako TOPAKETA egingo dugu, Sos Arrazakeriak urtero koordinatzen duen arrazismoaren aurkako astearen barruan. Arakadiako kafe tertulietan eskaintzen dugun ohiko lasaitasunarekin ijito artean eta ijitoei buruz hitz egiteko asmoa dugu.

Harreman pertsonalek eskaintzen dizkiguten ezagutza aberasgarrien bitartez, mundu hobeago baterantz joan nahi dugu, non arrazetaz ez dugun hitz egin nahi gehiago, baizik eta aniztasunean eta errespetuz bizitzearen plazera sentitu nahi dugu. Antropologiak, diskriminatuak edo ikusezin bihurtzen diren talde eta komunitateak aztertzen ditu askotan, baina ez bakarrik. Ijitoak 500 urte gure ondoan bizi izan arren, oraindik ere ezezagunak egiten zaizkigu, elkarrekin bizitzeari kalte handia egiten dioten estereotipoz eta aurreiritziz beteta gaudelako.

Nortasunari eusteko bizitzen ari diren prozesuaz, kultur aberastasun sutsu eta zirraragarriaz hitz egingo dugu. Oraindik jasaten ari diren arbuioaz arituko gara, gaur egun antijitanismoa deitzen dugunaz. Baita ijitoen kultura aldaketa prozesuez ere, beste hobekuntza batzuen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko gizartea posible egin nahi duen jendartea izanik.

Aurrez aurre harremanak gero eta zailagoak diren gizarte batean bizi gara. Presaka bizi gara eta harremanetarako sareak nahiago ditugu. Egun honetan, elkarrizketarekin, entzutearekin, enpatiarekin, ondo pasatzea eta elkar hobeto ezagutzea bilatzen dugu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *